Industri Instalazioak - Gainazal Tratamendu Instalazioak - Margo Kabinak

Geinsageinsa@geinsa.com Teléfono

+34 944 676 091

Auto saila

Auto saila gure jatorria da, 1967 urtetik hona bildutako esperientziak autoen pinturan tailerraren beharren ezagutza zabala ematen digu.

Gure etengabeko berrikuntzak, industri sailek lagunduta, GEINSA-ren margotze kabinak azkeneko aplikazio teknikekin eta kalitate, segurtasun eta ingurumen arau industrialekin paraleloan etengabeko aurrerapenean egotea ahalbideratzen du.

Bezeroaren produkzioaren hobekuntzarekiko GEINSA-k daukan etengabeko ardurak ikerketaren ostean tailerraren xafla eta margo departamentuko abiadura eta errentagarritasuna handitzea bermatzen du. Labe/kabinak beste irtenbide batzuekin batuz:

Margotze azkarreko eremuak: Bultzatze eta erauzketadun eremu erdi itxiak, zonaldea berotzeko aukerarekin ere. Autoaren zati batzuk margotzeko erabiltzen dira. Normalean lehortzea infragorridun lanparen bitartez egiten da. Tailer baten ekoizpena nabarmenki handitzen duen irtenbide bat da.

Birzirkulaziodun prestaketa eremuak: Piezak lixatzeko eta masillatzeko argidun eremu irekiak. Plenum baten bidezko aire birzirkulatua, partikulen arrastean lagunduz, emaitzak optimizatuz.

Lixatze baseak: ibilgailuen lixatzerako lurrean kokatutako saretak, erauzketa-gailudun base batekin.

LEHORKETA Aukerak:

Konbekzio bidezkoa: gasa (naturala, propanoa, LPG ...) edo gasoila.

Erradiazio bidezkoa: elektrikoak.

Auto saila