Industri Instalazioak - Gainazal Tratamendu Instalazioak - Margo Kabinak

Geinsageinsa@geinsa.com Teléfono

+34 944 676 091

Gainazal tratamendu tunelak

Gainazal tratamendu tunelakPieza edo bobinari ezaugarri zehatz batzuk ematerako orduan, adibidez oxidazioaren eta korrosioaren aurkako erresistentzia handitzeko ( gatz laino kameran ordu kopurua), hauek prozesu kimiko eta garbiketa serie batzuetatik pasatu behar da.

Gure irtenbideetatik nabarmenenak:

  • Aspertsio sistema bidezko tratamendu tunelak.
  • Presio altuetako garbiketarako deskoipeztatze kabinak.
  • Murgiltze bidezko garbiketa lerroak.
  • Bobinen Abiadura handiko garbiketarako aspertsio bidezko sistemak.

Aspertsio automatiko bidezko prozesuak gaur egun dauden tratamenduetako ezaugarririk onenak batzen ditu, bere baitan dauzkalako:

  • Prozesu kimiko bat.
  • Prozesu mekaniko bat.

Piezaren garbiketaren kalitatea eta babesa bermatuz.

Prozesuak dauzkan etapa desberdinak hasierako piezaren eta lortu nahi diren bukaerakoen ezaugarrien araberakoak dira. Bezeroaren produktibitate eta piezaren beharrak arretaz analizatu ostean, GEINSA-ko ingeniari taldeak bere esperientziaren arabera diseinatzen ditu tunelak.

Prozesuen arabera etapa desberdinak gehitu beharko lirateke:

  • Deskoipeztatzea (azido edo alkalinoa):Berotan, babes-koipeak eta olioak ezabatzen ditu.
  • Pasibatu: Piezaren film babesa.
  • Iturriko ur bidezko garbiketa.
  • Osmotizatutako ur bidezko garbiketa.
  • Ur desmineralizatu bidezko garbiketa.
  • Geruzadun produktu eta nanoteknologia bidezko tratamendua.
  • Aluminio profilen industriarako qualicoat eta qualimarine prozesuak.

GEINSA-ren tratamendu tunelen ezaugarri nagusiak:

  • Tunelaren muntaian soldatzerik ez erabiltzea, handitze edota lekualdatze bat baimenduz.
  • Ekipamendu eta osagai onenen erabilera (aspertsoreak, ponpak, erauzgailuak, arrabolak …)
  • Lurrun eta erreaktiboetatik katea babestea.
  • Etapa beroetan isolamendu termikoa.
  • Segurtasun pasabideak tunelaren barnean.
  • Xukadera arrabolak garbiketa etapa bakoitzaren ostean.
  • Soplado final para evitar goteos y tiempo de secado posterior, ahorro energético.
  • Lehortze denbora eta tanta jarioak murrizteko amaierako aire-labanak, energi aurrezpena.
  • Energia eta ingurumen efizientzia (0 jario kubetan ...)
  • Hodi-bihur bero-trukagailu, galdara edo plakazko bero-trukagailua.

Gainazal tratamendu tunelak

3D-ko implantazioaren irudia