Industri Instalazioak - Gainazal Tratamendu Instalazioak - Margo Kabinak

Geinsageinsa@geinsa.com Teléfono

+34 944 676 091

Labeak

Gure labe guztiak kanpoaldetik lakatu eta galbanizatutako altzairu xaflekin eraikitzen dira, soinu eta bero isolatzaile bezala guztiz erregaitza den dentsitate altuko eta konduktibitate baxuko haitz artilea erabiliz.

Labe mota labearen tenperaturaren eta izango duen erabileraren araberakoa izango da, nabarmendu ditzakegu:

Labea v2 - LabeakHezetasuna lehortzeko labea: konbekzio bidezko hezetasuna lehortzeko labea, gainazaleko tratamenduaren ostean pieza lehortzeko erabiltzen da, produktu kimikoaren propietateak ez hondatzeko tenperatura egokia erabiliz.

Ontze labea: margotze osteko margo likidoa lehortzeko labea, piezaren ontzea konbekzioz ematen da, margoaren eta piezaren arabera 60-150 ºC-tara egon daitekeen airearen birzirkulazioaren bidez.

Flash-Off: rOntze labean sartzerakoan margoaren irakiteak ekiditeko ontze labearen aurretik dagoen bero eta aire birzirkulatua daukan gela.

Polimerizazio labea: Hautsezko margoen polimerizaziorako labea, piezaren eta margoaren arabera, piezaren polimerizazioa konbekzioz 200-220 ºC-tara dagoen airearen birzirkulazioaren bitartez ematen da.

Gelifikatze labea: Gelifikatze labeak, ontze labean sartu aurretik piezaren masaren gainean infragorrien bitartez eragiten du, horrela konbekzio bidezko beroketan margo nahasketak saihesten dira eta masan bertan gehiago sakondu daiteke polimerizazio perfektu bat lortzeko.

Labea v2 - LabeakSorgailuak:

  • Aire bena
  • Hodi erradiatzailea
  • Galdara

Erregaiak:

  • Gas naturala..
  • Propanoa.
  • Gasolio.
  • Elektrizitatea.