Industri Instalazioak - Gainazal Tratamendu Instalazioak - Margo Kabinak

Geinsageinsa@geinsa.com Teléfono

+34 944 676 091

Gainazal Tratamendu Instalazioak

Teknologia eta esperientzia

GEINSA-k, gainazalen tratamenduaren arloan 1967tik eboluzionatzen darama, egunero berriztatzen, bere barne prozesuen etengabeko hobekuntza sustatzeaz gain bezeroei teknologia aurreratuena eskaintzeko.

Atal guztiak kontrolatuz, Ingeniaritza, fabrikazioa, muntaia eta LTZ, irtenbide oso bat eskaintzen dugu, kalitate estandarrak bermatzeko ezinbestekoa.

Politika eta esperientzia honek munduan zehar 2.000 instalazio baino gehiago eta gure bezeroen errentagarritasun eta kostuen hobekuntza nabarmena izan ditu ondorio.

Gure instalazioen diseinua benetako beharren azterketa sakon baten ondoren sortzen da, bezero bakoitzari egokien datorkion irtenbidea kudeatuz, bere baliabideez baliatuz eta bere produktibitatea hobetuz.

Behin betiko proiektuaren garapenerako 3D-tako tresnak erabiltzen ditugu, halaber munduko fabrikatzaile nagusienen kalitate goreneko materialak eta ekipamenduak erabiliz, gure instalazio guztien fidagarritasuna bermatuz.

Logo CEGure instalazio guztiei CE markaketa ematen diegu, UE-ko zuzentarauetan finkatuta dauden funtsezko baldintza guztiak betetzen direla bermatuz.

Gaur egun gure I+G+B taldeak bezeroei kostu energetikoak murrizteko lagunduko duten irtenbideetan dihardu, ordezko energia iturriez baliatuz eta horrela ingurumen-inpaktua murriztuz lanean.

Irtenbide desberdinak behar desberdinetarako:

  • Industri instalazioak
  • Gainazal tratamendu eta margotze instalazio automatikoak
  • Deskoipeztatze, garbiketa, pasibaketa, etab.
  • Margo likidozko kabinak (eskuzkoak eta automatikoak)
  • Hautsezko margo kabinak.
  • Kataforesis instalazioak.
  • Erradiazio bidezko labeak.
  • Konbekzio bidezko labeak.
  • Infragorri bidezko labeak.
  • Autoen industriarako margotze-lehortze kabinak (auto, furgonetak, autobusak).
  • Azalera handiko margotze-lehortze kabinak (galdaragintza, haize errotak, egitura handiak, etab.).
  • Margotze robot elektronikoak.